On-lineko katalogo hau kontsutarako tresna bat da. Kode irekiko VuFind izeneko softwarean oinarritzen da, eta Artiumen Liburutegi eta Dokumentazio-Zentroaren funts guztietara modu errazean sartzeko bidea ematen du. Katalogoak dokumentuei buruzko informazio bibliografikoa ematen du, eta haren bidez dokumentuak non dauden eta eskuragarri dauden ere jakin daiteke. Azken bertsio honetan, Artiumen jardueren biltegi digitala eta Museoaren argazki-artxiboa ere integratu dira. Material horiek eta beste batzuk hasierako orrian bertan daude.
Besterik adierazi ezean, katalogoak bilaketa arrunt bat eskaintzen du lehen orrian. Horrez gainera beste bilaketa-mota hauek ere egin daitezke: bilaketa aurreratua, bilaketa alfabetikoa, ale berrien bilaketa… Pantailaren goiko eta beheko aldeko menuetan aukera daiteke bilaketa-mota.
Gainera, lehen orrian egin daiteke eskura dauden material mota nagusien arteko aukera.
Ez da beharrezkoa bilaketa-terminoetan zeinu diakritikorik, azentu-markarik, dieresirik eta halakorik erabiltzea, ezta letra larrien eta xeheen artean bereiztea ere.
Sartutako edozein zeinu-segida jotzen da bilaketa-terminotzat: hitz bat, hitz pare bat edo gehiago, zenbakiak, edozein hizki-segida, eta abar.
Ez da beharrezkoa eremu oso bat betetzea. Hala ere, zenbat eta bilaketa-termino gehiago sartu, orduan eta egokiagoak izango dira emaitzak. Bilaketa eremu bakar baten arabera edota eremu bat baino gehiagoren arabera egin daiteke. Bigarren kasuan, "Eremu guztiak" aukeratu behar da.
Katalogoan sartzerakoan, besterik adierazi ezean, bilaketa arrunta agertzen da, bilaketa-irizpide bakar batekin dabilena. Egokia da bilaketa sinpleak egiteko, esate baterako, Liburutegian ale jakin bat dagoen jakiteko, eta baita egile zehatz bati edo gai zehatz bati buruz zer dagoen, edota hitz bati edo gehiagori loturik ezer aurkitzen den jakiteko ere.
Bilatzen hasteko egin klik luparen irudiaren gainean, edota jo "Intro" tekla.
Ekintza bakarrean irizpide bat baino gehiago erabiltzeko aukera ematen du bilaketa aurreratuak, baita bilaketa arruntean eskura ez dauden batzuk ere, esate baterako saila edo seriea eta eduki-oharra.
Eragile boolearrak (ETA, EDO, EZ) ere erabil daitezke bilaketan sartutako terminoen arteko harremanak zehazteko. Hona eragile horien eginkizunak:
Eragile boolearrak (ETA, EDO, EZ) ere erabil daitezke bilaketan sartutako terminoen arteko harremanak zehazteko. Hona eragile horien eginkizunak:
EDO erabiliz gero, bietako bat, gutxienez, edo biak dituzten erregistroak.
EZ erabiliz gero, idatzitako terminoak ez dituzten erregistroak agertuko dira. Termino bat bai baina bestea ez duten bilaketak ere egin daitezke. Horretarako bilaketa-taldeak gehitu behar dira.
Bilaketa mota hau egitean, katalogoko aurkibideak arakatzen dira. Bilaketa-sistema hau erabiltzeko nahikoa da lehen terminoaren hasiera edota segida baten lehen terminoak idaztea. Hala ere, "Izenburua" eremuan ez dira artikuluak idatzi behar. "Egilea" eremuan abizena idatzi behar da lehendabizi; badira, hala ere, salbuespenak: talde artistikoak eta txinatarren izenak, esate baterako, bere horretan eman behar dira. Azkenik, "Gaia" eremuan dokumentuaren edukia deskribatzen duten termino normalduen bidez egiten da bilaketa.
Bilaketa amaitzean, zerrenda alfabetiko batean agertuko dira emaitzak, norberak gehien komeni zaiona aukeratzeko.
Nobedadeen araberako bilaketaren bidez liburutegian sartu diren azken aleak zein diren jakin daiteke; gainera, sisteman sartu diren dataren eta material motaren arabera egin daiteke bilaketa.
Aldiko, 10 erregistro agertzen dira gehienez ere emaitzen pantailan, berrienetik aurrera antolatuta (beste antolatzeko irizpide bat aukeratzea ere badago). Hurrengo erregistroak (edota aurrekoak, aurrera egin ahala) bistaratzeko pantailaren goi aldeko eta behe aldeko geziak eta zenbakiak erabili behar dira.
Emaitzak modu laburrean agertzen dira (dokumentua identifikatzeko beharrezkoak diren datuak besterik ez). Kokapenari bur uzko informazioa ere ematen da (dokumentu bat aretoan edo biltegian dagoen), eta baita sailkapen-kodea eta eskuragarri dagoen ere. Erregistroa osorik bistaratzeko nahikoa da izenburuaren gainean klik egitea.
Emaitzen artean mugitzeko modurik bisualena da. Emaitzen pantailatik abiaturik, eta edozein irudi aukeratuta, irudi hori bereizmen handienean jaisteaz gainera erregistroko informazioaren zati bat ere eskura daiteke.
Badago lortutako emaitzak murrizteko aukera, egokienak bakarrik uzteko. Iragazi egin daitezke pantailaren eskuineko aldeko markoan ondoko irizpideak erabiliz: dokumentu mota, egilea, gaia (pertsonak eta erakundeak), hizkuntza, generoa eta argitalpen-urtea. Zenbait irizpide ere erabil daitezke batera. Ezabatzeko, nahikoa da iragazkiaren gurutze urdinaren gainean klik egitea.
Vufind-eko saskiak aukera ematen du hautatutako dokumentuak elkartu eta haiekin zenbait ekintza burutzeko. Erregistroak emailez bidali, esportatu, inprimatu edota gogokoenen zerrendatan gorde daitezke. Gogokoenen artean "gordetzeko" beharrezkoa da erregistratuta egotea; gainerako ekintzetarako, ez.
Pantaila honetan eskura daiteke dokumentu baten informazio osoena, pantaila nagusiko fitxan eta behe aldeko erlaitzetan (Deskribapena, Funtsak, MARC Formatua). Beste gauza batzuk ere egin daitezke: iruzkinak egin, erregistroa aipamen bihurtu, gizarte-sareetan partekatu, emailez bidali, inprimatu eta Gogokoenen zerrendan gorde, esate baterako. Sistemak antzeko dokumentuak ere eskaintzen ditu, bilaketa osagarrietarako lagungarriak gerta daitezkeenak.
Erregistro batean sartzeko modurik bisualena da. Irudiaren gainean klik egin eta bereizmen handian ikusi eta jaitsi dezakegu, eta baita dokumentuari buruzko informazioaren zati bat ikusi ere.
Liburutegiaren bazkideak ondoko ekintzak egiteko aukera dute erregistratu ondoren: maileguak berritzea, erreserbak egitea, gogokoenak kudeatzea eta, halakorik balego, isunak ikustea. Beren erabiltzaile-ezaugarrietara ere sar daitezke.
Ekintza horiek guztiak burutu ahal izateko erabiltzailea eta pasa-hitza sartu behar dira. Ahaztu bazaizkizu, jar zaitez harremanetan liburutegiarekin eta berriz emango dizkizugu.
Erregistratu ondoren, "Nire liburutegia" atalean sartu behar duzu maileguak berritu, erreserbak egin, gogokoenak kudeatu eta isunik duzun ikusteko.
Gogokoenen zerrenda bat osatu nahi baduzu, zure intereseko dokumentuak aukeratu eta zerrendatan antola ditzakezu. Hartara, bilaketa berriz egin beharrik gabe eskuratu ahal izango dituzu. Gogoan izan erregistratu egin behar duzula aukera hori erabili ahal izateko.