OHIKO GALDERAK

Zer da liburutegiaren katalogoa?

Datu-base bat da, liburutegiaren funtsak jaso, dokumentuen datu garrantzitsuenak eman eta non dauden adierazten duena.

Zein informazio ematen du katalogoak dokumentuei buruz?

Informazio bibliografikoa (egilea, izenburua, gaiak, argitalpen-data, laburpena, etab.), dokumentua aurkitzeko datuak, eta eskuragarri dagoen ala ez.

Nola aurki dezaket dokumentu bat liburutegian?

Dokumentu bat non dagoen jakiteko, erreparatu signaturari eta kokapenari eta galdetu liburuzainari.

Zer da signatura topografikoa?

Dokumentu guztiek duten eta haien kokapena zein den jakiteko balio duen kode bat da. Etiketa batean ezartzen da, liburuen eta bestelako materialen bizkarrean. Katalogoaren kontsulta egiterakoan idaztea komeni da, dokumentuaren bila joan aurretik.

Nola jakin dezaket aldizkari baten ale jakin bat liburutegian badagoen?

Erregistro osoaren bistaratze-pantailan, "Funtsak" dioen eremuan jasotako ale guztiak adierazten dira, eta zein urte osorik dauden eta zeintzuk ez.

Nola bila ditzaket artista bati buruzko dokumentu guztiak?

Bi modu daude. Eduki nagusia artista bat den dokumentu guztien bila bazabiltza, idatzi artista horren izena bilaketa-laukian eta aukeratu "Gaia" irizpidea eremuen menu zabalgarrian. Artistari buruzko dokumentuak agertuko zaizkizu soilik: monografiak, erakusketa-katalogoak, bideoak, eta abar.

Artista hori aipatzen den katalogoko erreferentzia guztiak agertzea nahi baduzu, berriz, idatzi haren izena bilaketa-laukian eta bilaketa-irizpide gisa aukeratu "Eremu guztiak". Emaitzak askoz ugariagoak izango dira; izan ere, sistemak katalogoaren esparru guztietan bilatzen du karaktere-katea. Estrategia hau egokia da oso bilaketa zehatzetarako, baina kontuan izan dokumentu-kopuru handia agertuko zaizula, asko eta asko interesik gabeak.

Nola bilatu pelikula bat katalogoan?

Liburutegian ditugun pelikula guztien zerrenda bistaratzeko, aukeratu "Bideoak" atala katalogoaren hasieran.

Zuzendari baten pelikula guztiak edota pelikula jakin bat bilatzeko, bideoen atalean sartu ondoren, idatzi ezagutzen dituzun zuzendariaren edota pelikularen datu guztiak.

Nola jakin dezaket zein dokumentu ditudan maileguan, noiz itzuli behar ditudan eta isunik badudan? Nola kontsulta ditzaket nire erreserbak?

Sar zaitez katalogoko "Erregistratu" atalean. Erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, informazio hori guztia aurkituko duzu "Nire liburutegia" atalean.

Bazkideen gunera sartzeko pasahitz bat eskatzen dit eta ez dut ezagutzen. Nola jakin dezaket zein den?

Liburutegiaren bazkide bazara eta zure pasahitza ezagutzen ez baduzu kontsulta iezaguzu. Zure maileguak berritu, berritzean egin eta ezabatu, gogokoenak kudeatu eta isunak ikusi ahal izango dituzu.

Luzatu al ditzaket nire maileguak liburutegira joan gabe?

Bai. Betiere, beste erabiltzaile batek dokumentua erreserbatu ez baldin badu eta itzultzeko epea iritsi baino lehen. Interneten bidez luza dezakezu mailegua "Nire liburutegia" atalean sartuta eta erregistratu ondoren. Telefonoz deituta ere egin dezakezu, liburutegiaren ordutegi-barruan.

Dokumentuak erreserba daitezke?

Bai, baina kontsulta egiterakoan mailegatuta daudenak bakarrik.

Nola egiten da dokumentu baten erreserba?

Interesatzen zaizun dokumentu bat bistaratzean funtsen erlaitzean ikusten baduzu mailegatuta dagoela, "Erreserba egin" esteka jo behar duzu erreserbatzeko (itzultze-dataren ondoan dago esteka). Elkarrizketa-koadro bat zabalduko zaizu, eta zure erabiltzaile-datuak emanez erregistratu ondoren agertuko zaizun pantailan egin ahal izango duzu erreserba. Dokumentua eskuragarri dagoenean, mezu elektroniko bat jasoko duzu haren bila etortzeko.

Zer egin dezaket Artiumen Liburutegiaren katalogoan agertzen ez bada nik kontsultatu nahi dudan dokumentua?

Hori gertatuz gero, kontsulta iezaguzu eta non aurki dezakezun esango dizugu edota, egoki baderitzogu, erosi egingo dugu liburutegirako.